'Ispiluaren aurrean' lanak irabazi du 'Gaztezulo'-ren bideo lehiaketa

Maider Pino, film sarituan. BERRIA.
urtzi urkizu
Donostia
2022ko ekainaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Ibarreko taldearen Ispiluaren aurrean film laburrak irabazi du Gaztezulo aldizkariaren hamahirugarren bideo lehiaketako lehen saria. Talde horren sortzaileak Unax Alcubilla, Nekane Garcia, Gorka Ezkibela eta Maider Pino dira, eta Pinok berak jokatzen du istorioan rol protagonista: ispiluaren aurrean jartzen den neska bat da, eta beste irudi bat ematen duen ni-a hasten zaio hizketan.

Bigarren saria Puntu puntuan film laburrarentzat izan da. Lan horren sortzaileak Uxue Poveda eta Oier Markotegi dira.

Ezustean film laburrak irabazi du Publikoaren saria —azkeneko hilabetean Gaztezulo.eus-en erabiltzaileek emandako botoek erabaki dute sari hori—. Ezustean lanaren sortzaileak Iker Mateo, Nahia Arteaga eta Gorka Granado dira.

Twitch bidez egin zuten sariak banatzeko ekitaldia atzo iluntzean, Jokin Pedreñok gidatuta. Sarean ikus daiteke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.