Isiltasuna margotzeko asmoa

Agurtzane Anduetza margolariak beste fase bati ekin dio, eta lehen emaitzak ikusgai jarriko ditu gaur Senperen

'Zuhaitzekin hitzordua', Anduetzaren azken saileko margoetako bat. ANDUETZA.
Erredakzioa
2013ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
Erakusketa zabalduko du gaur, Senperen (Lapurdi), Agurtzane Anduetza margolariak. Haren koadroen ondoan Gustavo Cantellaren hainbat lan egongo dira. Astebetez egongo da zabalik erakusketa.

Isiltasuna margotzeari ekin dio Anduetzak (Iruñea, 1960) 2012. urtetik. Artistak dio fase honetan «kontzeptuak lausotu» egin direla eta askatasun estetikoaren alde isiltasunari utzi diotela tokia: «Abiatu nintzen, eta bide puska egin dut dagoeneko, erne, zentzumen guztiekin», idatzi du bere gunean. «Banekien bide honek nora neraman, eta kostatzen bazait ere, hemen nago: oihal zuriarekin eta isiltasunez inguratuta».

Artearen bidez, bizitzaren inguruko hausnarketan dabil Anduetza gaztetatik. 14 urte zituela, auto istripua izan, eta gurasoak galdu zituen. Bi urte geroago aukeratu zuen artearen bidea: argazkigintza hasieran, eta eskultura zein pintura gero.

Lehen ere aritua da artista Senperen eta senperearrekin. 2011n, Bizia gure eskuetan ekinbidea gauzatu zuen. Herritarrekin lan egin zuen, eskulturan, argazkigintzan, buztingintzan eta pinturan, haiekin batera artelanak sortzen, gero erakusketa batean biltzeko.

ERAKUSKETA

Noiz. Zabaltzeko ekitaldia, gaur, 18:30ean. Abuztuaren 20ra arte ikusgai.

Non. Senpereko elkartetxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.