Literatura

Isiltasun esanguratsuak

2015eko apirilaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Beltzuria liburua argitaratu zuen 2014ko amaieran Ixiar Rozas idazleak. Azken urteotan ahotsaren inguruan ikertzen aritu da Rozas. Bizipen gogor batetik, jakintsuago baino, isilago itzultzen diren pertsonen ahotsarekin zer gertatu den aztertu du idazleak, bere aitona Xamuio bertsolariaren kasuaren bitartez. Xamuio etxalartarra (Nafarroa) Rifteko gerrara indarrez eraman zuen Espainiako armadak 1921. urtean. «Ahotsaren espazio politikoaren eta estetikoaren inguruko gogoeta» egin nahi izan duela esan du idazleak. Oskar Alegria zinemagileak lagunduko dio hitzaldian.

'Beltzuria'

Gaur, 19:00etan, Katakrak liburu dendan, Iruñean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.