Sanferminak

Iruñean salatu dute zezenketak «iraganean» gelditu direla eta «eboluzionatzeko garaia» dela

Manifestazioa egin dute Anima Naturalis eta PETA erakundeetako kideek, eta zezenketen abolizioa aldarrikatu dute.

Lide Egizala Urteaga.
2022ko uztailaren 5a
16:21
Entzun

Anima Naturalis eta PETA erakundeetako 40 ekintzaile kalera atera dira zezenketen aurka, gaur, Iruñean. Manifestariak Udaletxe plazan elkartu dira, «tauromakia historiaurrea da» eta «krudelkeriarik gabeko sanferminak» aldarripean.

Jana Uritz Anima Naturaliseko bozeramaileak hedabideei adierazi die zezenketak eta horiekin lotutako ekintzak iraganean gelditu direla eta eboluzionatzeko garaia dela. Horrez gain, entzierroen aurka agertu da Uritz: «Entzierroak horrenbesterako ez direla esaten dutenek kontuan izan behar dute zezen horiek hil egingo dituztela. Guretzat, lotuta dago dena, eta gaizki dago dena».

Bozeramaileak azpimarratu du zezenketen inguruko eztabaida hedabide eta politikarien diskurtsoetatik harago entzuten den gai bat dela: «Kalean ere entzuten den zerbait da, eta jendea jada ez da zezenketak ikustera joaten». Anima Naturalisek Espainian eta Hego Euskal Herrian bildutako datuen arabera, 2018an %58,4 gutxitu ziren plazan egiten ziren ospakizunak 2007ko datuekin alderatuz; eta %2,1, berriz, aurreko urtetik hona.

Hala eta guztiz ere, erakundeak nabarmendu du aurten eta datozen urteetan milaka zezen alokatuko dituztela haiek erail eta «esplotatzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.