Iribarri buruzko dokumental bat egin du ETBk

2023ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
BILBO. Jose Angel Iribar Athleticeko atezainaren inguruko dokumental bat estreinatuko du ETBk ekainean. Horren aurretik, lanaren aurrestreinaldia egingo dute hilaren 30ean, Bilbon, BBK aretoan. Iribar, atezaina du izena, eta Oier Plazak zuzendu du. FMK Filmak ekoiztetxearen lan bat da, eta gidoilariak Garazi Velasco, Pedro Mari Goikoetxea eta Igor Salutregi dira. Dokumentalean Iribarren hitzak entzungo dira, baita hainbat jokalari ohirenak ere: Javier Clementerenak, Julen Guerrerorenak, Daniel Ruiz-Bazanenak, Pedro Agirreoarenak eta Andoni Zubizarretarenak. Bestetik, egun atezain diren Unai Simon, Alex Padilla eta Mariasun Quiñones azalduko dira. Elkarrizketatuen artean daude, gainera, Benito Lertxundi abeslaria, Jon Maia bertsolaria, Sarita Estevez kazetaria, eta Zarauzko kirol elkarteko eta Arrankudiagako Escalza peñako ordezkariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.