Irratiaren eguna antolatuko dute abenduaren 7rako Garraldan, Aezkoan (Nafarroa). Irati irratiaren hogeigarren urteurrena ospatzeko baliatuko dute eguna. Hala, egun osoko egitaraua prestatu dute, goizetik iluntzera arte.
Eskualdeko produktuen azoka antolatuko dute, Pirinioetan lan eta bizi diren herritarren lana erakusteko xedez. Irratiaren antzera, inguruko herritarrek bertan bizitzearen aldeko apustua egiten dute.
Musikak beteko du egunaren zati handi bat. Izan ere, Pirinio Rock jaialdia egingo dute. Estilo askotariko musika taldeak entzuteko aukera izango da: Akort, Akaskarla, Eztanda, DJ Tulubio, Fiemo eta Victimize taldeak igoko dira oholtza gainera.
Eskualdeko herrien arteko kohesioa eta harremanak sustatzeko helburuarekin sortu zuten Irati irratia. 1993ko urtarrilaren 20an hasi ziren emanaldiak egiten. Egun, zuzeneko bi ordu eta erdiko saioa egiten du aste barruan, 11:00etatik 13:00era bitartean. Horrez gain, Katedrak saioa, Eguzki irratiko Pasealeku magazina eta Arrosa sareko beste hainbat saio entzun daitezke. www.iratiirrratia.net-en daude entzungai irratsaioak.
Komunikazioa
Irati Irratiak hogei urteko ibilbidea ospatuko du abenduaren 7an
Irratiaren eguna antolatuko dute Garraldan, Nafarroan; egun osoko egitaraua prestatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu