'Irati' filmaren barrukoak erakutsiko ditu Ramon Agirrek BERRIAn

Edu Lartzanguren.
2022ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Ramon Agirre aktoreak Paul Urkijok zuzenduriko Irati filmean egin du lan, eta grabaketan gertaturiko pasadizoak kontatuko ditu, gaurtik aurrera, BERRIAn, horretarako propio sorturiko blog batean. Grabazioan kaier bat aldamenean eduki du beti aktoreak, eta horretan idatziz joan da gertaturikoak, edo bere buruan ibilitako hausnarketak.

VIII. mendean eta nafar Pirinioetan gertatzen da filmeko istorioa, eta euskal mitologiako pertsonaiak dira protagonistetako batzuk, pertsonaia historikoekin nahastuta. Borroka eszena ugari ditu filmak, eta horrek grabatzean sorturiko ezusteak eta bestelakoak kontatuko ditu Agirrek, besteak beste. Apaizarena egiten du Agirrek filmean, eta latinezko esaldiak euskarazkoekin tartekatzen ditu.

Filma urriaren 9an estreinatu zuten Sitgesko jaialdian, eta bi sari handi jaso zituen: ikusleen saria eta efektu berezirik onenen saria.

Lehen ere, kaieren bidez kontatu izan ditu Agirrek bere lanean eginikoak eta hausnarturiko. Iaz, esaterako, La casa de papel telesaileko bosgarren sasoia grabatzen Madrilen bizi izandakoen berri eman zuen, orduan ere BERRIAn. Aktore izateaz gain, Agirre aritu izan da idazle gisa, batez ere antzerkirako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.