Lanzarotetik eta Txekiar Errepublikatik nahiz Euskal Herriko txokoetatik: urruneko bazterretan nahiz gertukoetan hartutako irudiak bidali dituzte irakurleek BERRIA egunkariak udan antolatu duen argazki lehiaketara. Orain artean iritsitakoen galbahe txiki bat da ondokoa. Irailaren 15a da argazkiak bidaltzeko azkeneko eguna, eta egun hori heldu bitartean orriotan tartea egingo zaie iritsitako irudiei.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek posta arruntez edo elektronikoz bidal ditzakete irudiak. Oraindik badago horretarako aukera. Diapositibak, papereko argazkiak eta argazki digitalak onartzen dira. Lehenengo sarituak bi lagunentzako bi gau eta sasoian jartzeko zirkuitua irabaziko ditu, Aisia Hotelak etxearen eskutik.Bigarren saria Donostiako Perlan bi lagunentzat sasoian jartzeko zirkuitua izango da. Lehiaketari buruzko argibide eta xehetasunak, gaurko Plaza ataleko 31. orrialdean.
Irakurlearen udako begirada

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu