Aurreko urtearekin konparatuta, iaz sagar nabarmen gutxiago ekoitzi zuten Euskal Herrian, nahiz eta atzoko txotx garaiaren aurkezpenean ordezkariek zera esan: «Izaera handiagoko sagarra izaki, izaera handiagoko sagardoa izango da 2025ekoa, gorputz eta kolore aldetik». Lehen aldiz, Euskal Herri osoko sagardogileak eta agintariak egon ziren aurkezpenean, eta urteko lehen sagardoa dastatzeko aukera izan zuten, kopan zein basoan.
Jakin-mina eragin dio horrek BERRIAri: zer nahiago dute haren irakurleek, sagardoa kopatik edatea ala basotik edatea? Hori argitzeko, inkesta bat abiatu du sare sozialetan:
Txooootx! Kopan zein basoan, urteko lehen sagardoa dastatu zuten atzo donostian, txotx garaiaren aurkezpenean. Zuk zer nahiago?
— Berria.eus (@berria) January 10, 2025
Utzi zure iritzia iruzkinetan 👇🏾https://t.co/NtkurhN9G5
BERRIAren Instagram kontuan bozkatzeko, sakatu hemen.