Ondarea
Inguruko zuhaitzak aztergai

Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat eginez, Legazpiko (Gipuzkoa) Mirandaola parkean bisita gidatu ak antolatu dituzte biharko. Bi saio izango dira: bata euskaraz, 11:00etan, eta bigarrena gaztelaniaz, 12:00etan. Parkean dauden zuhaitzen ondarea ezagutarazteko asmoz, zuhaitzak izango dituzte hizpide bisita horietan. Ainara Osinaldek gidatuko ditu saioak, eta parkean dauden arbolen inguruko azalpenak emango dizkie parte hartzaileei. Gainera, ondoren aukera egongo da Mirandaolako burdinola martxan ikusteko. Sarrera ordaindu beharko da: haurrek 5 euro, eta helduek 7,5.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu