Inauteriak ez ospatzea erabaki du Tolosako Udalak

Olatz Peon Ormazabal alkateak esan du osasun egoera ikusita aurten ere ezinezkoa dela inauteriak ospatzea. Haur eta gazteei begirako egitarau berezia prestatuko dute.

Izarne Iglesias Kultura zinegotzia eta Olatz Peon Tolosako alkatea. TOLOSALDEKO ATARIA
Tolosaldeko Ataria
2022ko urtarrilaren 21a
13:11
Entzun

Tolosako inauteririk ez da izango aurten, berriz ere. Olatz Peon Ormazabal alkateak esan du Tolosako kutsatze tasa 6.319an dagoela orain (urtarrilean 19ko datua da hori), eta osasun egoera orokorrari erreparatuta ezinezkoa dela festa egitea. «Ospitaleratutako pertsona kopuruari eta ZIUan dauden gaixoen kopuruari erreparatuta, ezinezkoa da», esan du. Horri lotuta, eskaera bat egin du: «Egun horietan ez da festarik izango Tolosan, eta eskatu nahi dugu festa egitera ez etortzeko herrira».

Tolosako inauteriekin gogoratzean jendetza etortzen zaigula burura, hori esan du Izarne Iglesias Kultura zinegotziak, eta gehitu du osasun egoerak jendea ez pilatzea eskatzen duenez inauteriak ezin direla ospatu. Joan den asteazkenean egin zuten bilera bat zenbait eragilerekin, besteak beste txarangetako, konpartsetako eta danborradetako ordezkariekin, eta erabakiaren berri eman zietela esan du Iglesiasek.

(jarraitu irakurtzen 'Tolosaldeko Ataria'-n')

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.