Kukai taldeko Alain Maia, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maia eta Urko Mitxelena dantzariei Max saria eman diete aurten, Gelajauziak ikuskizunean eginiko lanarengatik; Sabin Bikandiri, berriz, musika konposiziorik onenarena. Gaur, Astigarragan (Gipuzkoa) izango dira, ikuskizuna taularatzen. Cesc Gelabert koreografo kataluniarrarenak dira ikuskizuneko koreografia guztiak. Euskal Herriko dantza tradizionala du oinarri.
'Gelajauziak'
Gaur, 19:00etan, Barandiaran plazan, Astigarragan (Gipuzkoa).
Dantza
Ikuskizun sariduna

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu