Oilasko bular frijituak Tuterako kukuluekin

IKER MARKINEZ.
Iker Markinez.
2023ko ekainaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
OSAGAIAK
4 LAGUNENTZAT

Oilasko bularra: 400 gramo.
Tuterako sei kukulu.
Entsaladarako tomate bat.
Ahuakate bat.
Patata egosi bat.
Oliba olioa.
Gatza.
Ezpeletako piper hautsa.
Modenako ozpina.

1. Hasteko, moztu oilaskoaren bular xerrak kubo txikietan. Jarri ontzi batean, bota gatz pittin bat, eta baita Ezpeletako piper hautsa eta oliba olio tanta batzuk ere. Sartu hozkailuan, eta han eduki hamabi bat orduan.

2. Moztu tomatea aurrena xafla lodietan, eta gero kubo txikietan. Bota erretilu batera. Gauza bera egin patata egosiarekin eta ahuakatearekin. Gehitu Modenako ozpina eta oliba olio txorrotada bat. Gorde.

3. Moztu erditik Tuterako kukuluak. Jarri plater batean, eta bota gatza, ozpina eta olioa.

4. Ongi berotu zartagina, eta hartan frijitu oilasko bularrak, su bizian, hiru edo lau bat minutuz. Itzali sua, eta bertan utzi.

5. Zabaldu ahuakatea eta patata kukuluen gainean. Bukatzeko, zabaldu zartaginean dauden oilasko bular zatiak ere. Platera prest dago dastatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.