Ida Haendel biolin jole mitikoa hil da, 91 urterekin

Ida Haendel, 2016an. JELLE PIETER DE BOER.
2020ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
MUSIKA. «Biolinaren dama» esaten zioten Ida Haendeli. Polonian jaio zen, 1928an —1923ko data hobetsi ohi du zenbaitek—, judu familia batean. 3 urterekin hasi zen biolina jotzen, eta 5ekin irabazi zuen lehen sariketa. Miecyzslaw Michalowicz izan zuen irakasle hastapen haietan; Carl Flesch eta George Enesku izan zituen hurrengoak. 1936an debutatu zuen Londresko Queen's Hallen, eta arrakasta handia lortu. Han hasi zuen 70 urteko ibilbide profesionala, 1699ko Stradivarius bat eta bere birtuosismoa lagun. Joan den mendeko biolin jole handien olinpoan bere izena idatzi zuten emakume bakanetakoa bihurtu zen, kontzertuz kontzertu eta diskoz disko. Europan, Ameriketan eta Asian jo zuen biolina—kultur iraultza ostean Txinak gonbidatu zuen lehendabiziko mendebaldar bakarlaria izan zen, 1973an—. Britainiar nazionalitatea zuen 1940tik; Miamin hil zen, asteazkenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.