Ibone Bengoetxea EITBko zuzendaritzan arituko da

Ibone Bengoetxea jeltzalea. EAJ.
urtzi urkizu
2021eko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak kargutik kendu du aste honetan Ibone Bengoetxea. Legealdia hasi zenetik Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saileko foru diputatua izan da Bengoetxea; eta kargugabetu eta ordu gutxitara, EITBko zuzendari nagusi Andoni Aldekoak irrati-telebista publikoan aritzeko kontratatu du. EITBko zuzendaritzako kargu bat izango du Bengoetxeak. Iñaki Azkuna Bilboko alkate zen garaian, elkarrekin aritu ziren lanean Aldekoa eta Bengoetxea jeltzaleak. Bilboko Udaleko zinegotzia eta Eudel udalen elkarteko presidentea izan da Bengoetxea.

ELA sindikatuak adierazi du kontratazioaren inguruko xehetasunak eskatuko dizkiola Aldekoari, hilaren 30ean, EITBko administrazio kontseiluan. «EITB bere sorreran markatutako ildotik gero eta gehiago urruntzen ari da», kritikatu du ELAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.