Komunikazioa

Iban Arantzabal, Goiena taldeko zuzendari berria

Arantzabalek Inazio Arregiren lekua beteko du; orain arte taldearen ikus-entzunezkoen saila gidatzen zuen

urtzi urkizu
Donostia
2012ko azaroaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iban Arantzabal (Elgeta, Gipuzkoa, 1975) izendatu dute Goiena taldeko zuzendari nagusi, Inazio Arregiren ordez. Goienaren sorreratik taldearen Interneteko ardura izan du Arantzabalek. Une honetan, berriz, ikus-entzunezkoen zuzendaria zen. Joxe Arantzabalek Goiena.net/blogak/faroa blogean eman du berria: «Sinistuta nago Ibanek goren gradura eramango duela Goiena, orain arteko bideari segida emanda». Iban Arantzabal Sustatu.com-eko editore izan zen bost urtetan, Espaloia kafe antzokiko presidentea da eta Ahotsak.com-eko partaidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.