Bilboko Aste Nagusia

Ia bi milioi lagunek parte hartu dute Bilboko jaietan

Izaskun Pinedo txupinera eta Marijaia, txosnen irekieran. ARITZ LOIOLA / FOKU.
2023ko abuztuaren 29a
00:00
Entzun
BILBO. Inoiz baino jende gehiago bildu da aurtengo Bilboko Aste Nagusian: guztira, 1,8 milioi pertsonak parte hartu dute Bilboko Udalak antolatutako bostehun bat ekintzatan, hiriko alkate Juan Mari Aburtok herenegun zehaztu zuenez, udaletxean eginiko agerraldi batean.

Alkatearen esanetan, aurten ez da aktibatu eraso matxisten eta gorroto delituen kontrako protokoloa. Baina erasoak egon dira, Bilboko Konpartsek salatu dutenez, «batez ere, sexistak, LGTBIfoboak, lodifoboak, arrazistak eta poliziarenak». Ukituak egon direla nabarmendu dute, eta liskar batzuk txosnetan. 209 atxilotu egon dira.

Gainera, konpartsek «polizia indarkeria» deitoratu dute, eta azpimarratu Aburtok ez duela aitortu nahi izan «Udaltzaingoaren nagusikeria eta bortizkeria». Ondorioz, udalarekiko harremana higatu egin da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.