Guardia Zibilak Nafarroako D ereduko irakasleen inguruan eginiko txostenaren eta LOMCE legea ez dira gertaera bakanak, Euskararen kate hautsiak liburuaren egileentzat; Euskaldunon hizkuntzaren kontrako neurrien historia luze baten azken atalak dira. Dabid Anaut idazleak azalduko du gaur Zaldiko Maldiko elkarteak antolaturiko hitzaldian, Iruñean.
«Hizkuntza zapalkuntzaren memoria» gisa ulertzen du Anautek liburua. Euskal Memoria Fundazioak argitaratu du, eta haren bitartez eskura daiteke. Mila orri inguru dira, «zapalkuntzaren kronika moduko bat», eta, halere, euskararen eta euskaldunen kontra eginikoen «icebergaren tontorra besterik ez», Anauten arabera. XX. garren mendeko adibideak bildu dituzte liburuan. Alabari Edurne izena jartzeagatik kartzelan sarturiko emakumearen kasuarekin batera, dozenaka testigantza jaso dituzte, agintarien aldetik euskaldunek urte askoan pairaturiko umiliazio eta gehiegikerien froga paperean uzteko.
Baina, halere, zapalketaz harago joan nahi izan dute Anautek eta haren lankideek. Euskararen alde eginiko lanaren berri luze eta zabal jaso dute liburuan. Azken 400 orriak, ikastolen mugimenduari, euskaltegiei, euskara batuari eta Euskaldunon Egunkaria-ri eskaini diete, besteak beste.
HITZALDIA
Noiz. Gaur, 20:00etan.
Non. Zaldiko Maldiko elkartean, Iruñean.
Hizkuntza jazarpenaz, Iruñean
'Euskararen kate hautsiak' liburua aurkeztuko du Dabid Anautek Zaldiko Maldiko elkartean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu