Hizkuntza berria etxean

Paula Kasaresek oinarrizko aholkuak eta pistak emango dizkie euskaraz hitz egiten ez dakiten gurasoei

Paula Kasares Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea. BERRIA.
Erredakzioa
2013ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Paula Kasares Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakasleak Entra un idioma nuevo en casa izeneko hitzaldia emango du gaur, 19:30ean, Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Hitzaldi honetan, aholkuak emango dizkie euskaraz ez dakiten gurasoei.

Euskaraz hitz egiten ez dakiten hainbat gurasoei seme-alabak eskolara lehen aldiz eramandakoan eta D ereduan matrikulatzen dituztenean, hizkuntza berri bat sartzen zaie etxean: euskara. Hori horrela, hainbat zalantza sortzen zaizkie guraso batzuei, besteak beste: ze jarrera izan beharko luketen euskararekiko eta etxeko hizkuntzarekiko, zer eduki beharko duten kontuan, haurrek euskara eta gaztelera ongi ikasiko ote dituzten, D eredua gomendagarria ote den, hizkuntza bat guztiz ikasi gabe duten haurrei beste hizkuntza bat ikasten hasteak oztopoak jarriko ote dizkieten, eta abar.

Horretaz gain, euskaraz ez dakiten gurasoek zalantzak izaten dituzte beren seme-alabei eskolako lanak egiten laguntzeko orduan.

Kasaresek emango duen hitzaldia euskaraz ez dakiten gurasoentzat eta euskaraz jakin gabe beren haurrak D ereduan matrikulatu dituzten gurasoentzat izango da. Hitzaldiaren helburua izango da haurrei laguntzeko orduan dituzten zalantzei buruzko aholkuak ematea gurasoei.

HITZALDIA

Noiz. Gaur, 19:30ean.

Non. Gasteizen, Ignacio Aldecoa kultur etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.