Bizitzarekin eta bertsoarekin, Euskal Herriko mendiaren eta itsasoaren arteko zubia egin zuen Manuel Lasartek. «Utzi zuen ondarea eskertzeko eta zabaltzeko», omenaldia egingo diote gaur, Orion (Gipuzkoa). Oholtzara, 30 musikari, bertsolari eta herritar igoko dira, eta ETBk grabatu egingo du ekitaldia.
Leitzan (Nafarroa) jaio zen Lasarte, 1927an. Aiara (Gipuzkoa) joan zen bizitzera 12 urte zituela, eta gero, Oriora. Hiru bizileku horietan aztarna utzi zuen. Aurtengo otsailaren 12an hil zen bertsolaria, eta hiru herrietako hainbat biztanlek eta taldek omenaldiak egitea erabaki zuten. Orduan, familiak esan zuen nahiago zuela, ekitaldi bana egin beharrean, denek batera egitea. Beraz, gaur omenaldi bat egingo diote Orion.
Lasarte 40 urtez aritu zen bertsolari lanetan. Astean, errementari; aisialdian, bertso irakasle, jartzaile eta idazle ibili zen.
Xabier Amurizaren laguntzarekin prestatu dute gaurko ekitaldiaren gidoia Orioko Errikotxia bertso eskolako kideek. Lasarteren bertsoak protagonista izango dira ekitaldian, Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko buruak eta Iñaki Perurenak irakurrita. Bertan ariko dira, besteak beste, Olaxka abesbatza, Joxerra San Sebastian eta Imanol Urkizu musikariak, Luze, Olaso, Andoni Egaña bertsolariak, eta Maitane Mujika eta Ander Errasti dantzariak.
OMENALDIAMANUEL LASARTERI
Noiz. Gaur, 22:00etan.
Non. Karela kiroldegian(Orio, Gipuzkoa).
Hitzen errementaria gogoan
Manuel Lasarte bertsolariari omenaldi bateratua egingo diote gaur, utzitako ondarea eskertzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu