Biomolekulei forma ematen
Dorothy Hodgkinek (1910-1994) Copley domina eta Kimikako Nobel saria eskuratu zituen. Hainbat biomolekularen hiru dimentsioko egitura zehaztu zuen X izpien bitartez: intsulina, penizilina, kolesterola eta B12 bitamina, besteak beste. «Oxfordeko etxekoandre batek irabazi du Nobel saria», zioten garaiko tituluek.
The Nature of the Things irakurrita gerturatu zen kristalografia kimikora, eta Oxfordeko Unibertsitatean ikasi eta irakatsi zuen.
ESTHER LEDERBERG.
Genetikakasko zor dio
Genetika zorretan dago Esther Lederbergekin (1922-2006). Baita Joshua Lederberg haren senarra ere, elkarrekin egin zuten lanarengatik jaso baitzuen Nobel saria. Hala ere, Estherren izena ez zuen aipatu ere egin sari banaketan.Historiatik ezabatu zuten.
Genetika bakterianoan aitzindari izan zen. Lambda bakteriofagoa, transdukzio bidezko gene transferentzia, plaka bidezko errepliken teknika eta ugalkortasun faktorea aurkitu zituen.
ROSALIND FRANKLIN.
Haren meritua, besteentzat
X izpien kristalografian aitzindari izan zen Rosalind Franklin (1920-1958). Hark sortutako DNA molekularen irudia ezinbestekoa izan zen haren egitura aurkitzeko. XX. mendeko aurrerapauso garrantzitsuenetako bat izan zen.
Ez zuen saririk jaso, baina haren lanari esker Nobel saria jaso zuten James Watsonek, Francis Crickek eta Maurice Wilkinsek 1962an. Nature artikuluan Franklin aipatu zuten, baina ez zuten azaldu haren 51. argazkiari esker lortu zutela, besteak beste, aurkikuntza.
IDA TACKE.
Renioa baizik ez diote aitortzen
Uranio atomoak neutroiekin bonbardatzerakoan fisionatzen zirela proposatu zuen Ida Tackek (1896-1978). Fisio nuklearra lehenbizikoz aipatu zuen pertsona izan zen.
Bestalde, renioa eta masurioa aurkitu zituen, Walter Noddack senarrarekin batera. Masurioa ez zuten isolatzerik lortu, beraz, renioarena aitortzen zaie soilik.
LISE MEITNER.
Fisio nuklearraren ama ahaztua
Fisio nuklearra artikulatu eta justifikatu zuen Lise Meitnerrek (1878-1968), bere iloba Otto Robert Frischekin batera. Lorpenek gizonaren sinadura baizik ez zuten izan. Otto Hahnekin ere aritu zen, eta hark baizik ez zuen Nobel saria jaso. Meitnerrek ezetz esan zion bonba atomikoa sortzeari.
CHIEN-SHIUNG WU.
Argia itzalidioten izarra
Meitnerrek ez bezala, bonba atomikoa sortzeko proiektuan aritu zen Chien-Shiung Wu (1912-1997) zientzialari handia. Baina ahanzturan geratu da. Paritatearen legea gezurtatzeko laguntza eskatu zioten Tsung-Dao Leek eta Chen Ning Yangek. Wuk helburua lortu zuen, baina Nobel saria Yangek eta Leek lortu zuten.
HENRIETTA LEAVIT.
Unibertsoari bestela so egin zion
Astronomiaren historian ahantzi badute ere, unibertsoari so egiteko modua aldatu zuen Henrietta Leavitek (1968-1921). Izar baten dirdiraren eta Lurrarekiko duen distantziaren arteko patroia aurkitu zuen, eta horri esker egiaztatu zuen periodoa/argitasuna erlazioa. Harvardeko behatokian egin zuen lan.