Itsasoak, Bidasoa ibaiak eta mendiek inguratzen dute Hendaia (Lapurdi). Gaur egun, 16.000 biztanle baino gehiago ditu, eta surflarien artean ezaguna da hiru kilometroko Hondarraitz hondartzagatik.
Hirian barrena paseo ederra eman daiteke, monumentu historikoak eta ondasunak ikusiz: San Bixintxo eliza eta Hendaiako tren geltokia, besteak beste. Hendaiako alde zaharra tren geltokiaren ondoan dago. 1973. urtean, espainiarren tropek dena suntsitu zuten, eta berreraikitzean euskal estiloko etxeak eraiki zituzten.
Errepublika plaza herriaren erdigunean dago, eta leku paregabea da bertan dauden tabernetan zerbait jan eta edateko. Asteazkenero, plazan, asteko merkatua antolatzen dute.
Errepublika plazan San Bixintxo eliza dago. XVI. mendean eraiki zuten monumentu arkitektoniko bat da, eta hiriaren erdialdean dago. Estilo arkitektonikoari dagokionez, euskal tradizioa du elizak. Pisu historiko handia du. Espainiaren eta Frantziaren arteko gerretan, 1793tik 1813ra bitartean, hainbat alditan suntsitua izan zen. Elizaren barnean ondare garrantzitsu bat dago: XIII. mendeko gurutzea.
Alde Zaharretik hondartzara bidean, Gaztelu Zahar izeneko pilotalekua dago. 1899an eraiki zuten. Pilotalekuaren alboan, bide eder eta luze bat dago, hamalau kilometrokoa: Badiaren bidea. Bertatik, Txingudiko badia eta Hondarribia (Gipuzkoa) ikus daitezke. Bidea Irunera zeharkatzeko dagoen zubian amaitzen da.
Ondarraitz hondartzara bidean, Itsas Etorbidea deituriko pasealeku luze bat dago; han Old Croisiere kasino zaharra dago. 1884an eraiki zuten, eta estilo arabiarra duen eraikin bakarra da.
Hondartzako pasealekuaren amaieratik gertu, Abadia jauregia dago. Estilo neogotikoa du, eta 1864tik 1884ra bitartean eraiki zuen Eugene Viollet-le-Duc-ek Anton Abadia geografo eta zientzialariarentzat. Bertara biltzen direnek jauregiaren hamar gela bisitatu ahal izango dituzte: liburutegia, ohorezko egongela, eta abar. Beharrezkoa da webgunean erreserba egitea.
Jauregitik kanpo ere, Abadia eremuko erreserba naturalean 25 kilometroko paseo eder bat dago. Hendaia eta Bidarte herriak lortzen ditu, eta zenbait ondare ikus daitezke: II. Mundu Gerrako bunkerrak, arroka bikiak, itsaslabarra, flyschak eta Santa Anaren punta, esate baterako.
PROPOSAMENAK
Historiaren ispilu
Hendaia ezagutzera biltzen diren bisitariek aukera izango dute hiriaren barnealdean dauden monumentuak eta ondasunak ezagutzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu