Hegoaldekoak Iparraldeaz

Maialen Lujanbio, Xabier Mendiguren eta Mikel Markez arituko dira, Donostian, Franck Dolosorrek galdetuta

Franck Dolosorrek Iparraldearen inguruko galderak egingo dizkie hiru sortzaile gipuzkoarrei. NICOLAS MOLLO.
Erredakzioa
2013ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako errealitatea Donostiara hurbiltzeko asmoarekin antolatzen dute urtero Iparraldea Bertan zikloa. Aurtengoa 12. saioa da, eta, gaurko, mahai ingurua antolatu dute, 19:30ean, Koldo Mitxelena kulturunean.

Maialen Lujanbio bertsolaria, Xabier Mendiguren idazlea eta Mikel Markez musikaria arituko dira mahai inguruan. Galdetegi bat prestatu diete: «Nola ikusten duzue Iparraldea? Ba al da mugarik bertsolaritza, literatura eta musikarentzat? Zer harreman duzue Ipar Euskal Herriarekin?». Franck Dolosorrek egingo ditu galderak; ETBn Iparraldearen Orena aurkezten du Dolosorrek. Hiru gonbidatuak gipuzkoarrak dira, eta hamarna minutu izango dituzte Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan izaniko esperientzia kontatzeko. Hirurak, aspaldian euskal kulturan murgiltzen direnak. «Sortzaileentzat ba al dago mugarik?» galderari erantzuten saiatuko dira.

Zikloaren hurrengo saioa apirilaren 17an egingo dute, leku eta ordu berean. Nadine Elgoyhen, Lucien Joa, Isabelle Jaury, Kattalin Indaburu kantariak arituko dira, Filipe Albor gitarra jotzailearen laguntzarekin. Azkena, apirilaren 24ean: Oskar Alegriaren Emak Bakia dokumental sariduna erakutsiko dute.

'IPARRALDEA BERTAN'

Noiz. Gaur, 19:30ean.

Non. Koldo Mitxelena kulturunean, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.