HBOk David Simonekin zuen kontratua eten du

2023ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
LOS ANGELES. AEBetako gidoilarien greba maiatzaren 1ean hasi zen, eta jada ondorio batzuk nabaritzen hasi dira ikus-entzunezkoen sektorean. David Simon gidoilariak, adibidez, sare sozialetan azaldu du HBO kateak bertan behera utzi duela haren kontratua, lanuztearekin bat egiteagatik. Bideo bat zabaldu du, gidoilarien protesta batean parte hartzen. Simonek 25 urte egin ditu HBOrentzat telesailak idazten: harenak dira The Wire, Treme, The Deuce, Generation Kill, Show Me a Hero eta The Plot against America, besteak beste. Grebaren eraginez, late show batzuk bertan behera utzi dituzte, eta ez dute galarik egin MTV Music & TV Awards sariak banatzeko —sariak banatu, eta bideo bat jarri zuten Youtuben—. Gidoilarien aurreko greba 2007. urtean izan zen: AEBetako ikus-entzunezko sektoreak 2.000 milioi euro inguru galdu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.