HAUTATUAK

2023ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Hauek dira aurtengo deialdian aukeratutako telesailen hiru proiektuak:

'Egia'
Sortzailea: Xabier Ojinaga.
Aholkularia: Koldo Almandoz.
Istorioa: Markel nerabea da, eta lehertzeko zorian dago: aita etxetik joan zen; anaia nagusia espetxeratu egin zuten; eta, orain, ama zaindu behar du. 2010eko hamarkadaren hasiera da, eta, turismoaren goraldiarekin batera, aita agertuko da hirian, urteetan desagertuta egon ondoren.
Hizkuntza: Euskara.

'Eutsi goiari!'
Sortzailea: Ainhoa Artetxe.
Aholkularia: Anna R. Costa.
Istorioa: Pandemiak eragindako krisiaren ondoren, Leak bere bikote harremana hautsi du, ez du lortzen aktore lanik, eta haren bizitzako erreferentzia, Miren izeba, auto istripu batean hil da. Drama itxura du, baina komedia dela eta egoera surrealistak izango dituela esan zuen Artetxek. «Nire belaunaldiaren bizitzeko larritasuna islatu nahi dut».
Hizkuntza: Euskara.

'Lonely People, Neon Cities'
Sortzaileak: Monica Lilac eta Sergio Stendhal.
Aholkularia: Laura Sarmiento.
Istorioa: Hiriaren handitasunean galdutako bakardadearen zortzi aurpegi erakutsi nahi dituzte: urte askotako harremanari merezi duen bukaera ematea erabakiko duen bikote bat; dantzaleku bateko emakumeen komunean gau osoan gertatzen dena...
Hizkuntzak: Euskara eta gaztelania.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.