Kapsulak umeentzako antzerki kontzertua estreinatuko dute Markeline eta Kataluniako Samfaina de Colors konpainiek gaur, Zornotzan (Bizkaia). Folk-rock kontzertu baten mozorropean, denboraren inguruko hausnarketa proposatzen du ikuskizunak.
Aintzane Crujeirasen ahotsa izango da protagonista, eta aktore zein abeslari gisa arituko da. Talde oso bat izango du lagun: Jon Zabaleta baxuan, Bjorn Mendizabal baterian eta Piarres Mendizabal gitarran. Samfaina de Colors konpainiako Xabi Murciak sortu du musika, eta Oihana Bartrak ekarri du euskarara.
Ikuskizun osoa da Kapsulak. Musika eta antzerkiaz gain, ikus-entzunezko proiekzioak ere erabiltzen dituzte.
Egunerokotasuna zein bikaina den ohartzeko gonbitea egiten die ikusleei: «Igarotzen den segundo bakoitza ez da berriro igaroko... Eta nora doa? Nora doaz segundo horretan egin ditudan gauzak?», galdetuko dio Crujeirasek bere buruari.
Erlojuari iruzur egiten saiatuko da protagonista: denbora kapsulatxo txikiak gordetzen saiatzen da, gogoratu nahi dituen eguneko uneekin. Esnatzean, gosaltzean, ikastolarako bidean, jolastorduan, txangoren batean eta eskola orduetatik kanpoko eskoletan sortzen den zoramenaren inguruan mintzo dira kantak.
'KAPSULAK'
Non. Zornotza aretoan, Zornotzan (Bizkaia).
Noiz Gaur eta bihar, 18:00etan.
Haurrei, antzerki kontzertua
Markeline eta Samfaina de Colors konpainiek sorturiko 'Kapsulak' ikuskizuna estreinatuko dute gaur, Zornotzan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu