Seme-alaba edo ikasleekin harremana hobetu nahi duen guraso zein irakasleei zuzendutako ikastarotxoa emango du Nerea Mendizabal psikopedagogoak gaur eta bihar, Beasainen (Gipuzkoa).
Mehatxuak, zigorrak eta xantaiak ekiditen. Guraso, hezitzaile eta haurren elkar ulertzea izenburupean arituko da Mendizabal. Psikopedagogo horrek lehen ere eskatu die helduei aintzat hartzeko haurrek egunero zenbat ezezko, zigor, xantaia eta mehatxu jasan behar izaten dituzten.
«Nire inguruan ditudan helduak zigorren, xantaien eta mehatxuen bidez erlazionatzen badira nirekin, ez dut ezer jakin nahi izango pertsona horiekin. Gauza bera gertatzen zaie haurrei ere», dio Mendizabalek. Adituak onartu du haurrek oker jokatzen dutenean horrek ondorioak izan behar dituela, baina, aholkatu duenez, ondorioek neurrikoak izan beharko lukete. Jarrera aldatzeko gakoa enpatian eta autoenpatian dagoela dio. Hau da, haurraren portaeraren arrazoiak ulertzean, baina baita gurasoen jokabidean ere. «10.000 urte daramatzagu era horretan komunikatzen. Aldatzeak lanketa bat eskatzen du, norbere erritmoan egin behar den lanketa. Hizkuntza berri bat ikastea bezala da».
IKASTAROA
Noiz. Gaur, 16:30-20:30. Bihar, 10:00-20:00.
Non. Ttikiklik! elkargunean, Zelaeta Berri plazan, Beasainen (Gipuzkoa).
Haurrak eta etxeko politika
Mehatxuak, zigorrak eta xantaiak saihesten irakatsiko die gurasoei Nerea Mendizabal psikopedagogoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu