'Hau ez da Kalkuta' Durangon

Asteburu honetan ari da Karrika Antzerki Taldea antzezlana estreinatzen Durangoko kulturgunean.

Hau ez da Kalkuta antzezlaneko irudi bat. BERRIA.
2011ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Hau ez da Kalkuta, horrela izena du asteburuan Durangoko kulturgunean estreinatu den antzezlanak. Karrika antzerki taldearen obra da, eta atzo arratsaldean taularatu zuten lehenengo aldiz. Gaur berriro egingo dute toki berean.

Antzerki taldekoek heldutasuna erakutsi nahi dute proposamen berriarekin. Betiko estiloari eusten dioten arren, helburu berrietara iritsi nahi dutela diote bertako kideek. Taldearen mamiak eta arimak «emakumearen gorputza» daukala esan izan dute beti, eta lan berriaren ardatza ere hori izan da «aktoreen eta publikoaren gozamenerako».

Lanean kontatzen direnak Barren-kalen gertatzen dira. Kale horretan Hau ez da Kalkuta izeneko denda txiki bat dago. Bertako bezero ia guztiak emakume prostitutak dira. Beren artean oso ezberdinak dira, eta guztiak ordezkaezinak. Denda horretako nagusia Ikusda, eta egun berezi bat prestatzea erabaki du. Kaleko bizilagun guztiak zer antolatuko duen zain daude, baina inork espero ez duen zerbait gertatzen da orduan...

Joxe Martin Urrutia Txoxte da antzezlanaren zuzendaria. Musikaz, berriz, Ekaitz Aitzaguena Katza arduratzen da. Taldeak egina da gidoia, eta hamaika aktorek hartu dute parte lanean. Besteak beste, Alaitz Oleagak, Joana Ocañak eta Maite Lopezek.

'HAU EZ DA KALKUTA'

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Durangon, San Agustin kulturgunean (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.