Osasuna. Adimen emozionala

Hasi berriro!

2014ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Urtea hasi berri dugun arren, ez dira egun asko, egia esan; hala ere, geldialdiaren ondoren ekiteak zenbaitetan hasiera indartsua dakar, alde batera gelditu dena bat-batean gainera baletor bezala.

Errutina, eguneroko martxarako buelta… hasperen egingo du baten batek hau irakurtzean. Egutegia berriro hasteak betikoa errepikatzeko monotonia baino zerbait biziagoa eskain diezaguke: aukera berri bati ekitea, alegia. Atsegina da benetan orain, urtarrilean, aldatu edo lortu nahi dugun hori geure buruari serio planteatu eta horretan jartzeko plangintza eraginkor bat egitea. Ilusio horrek indarra ematen du; urte hasierako proposamen merkeak baino indar handiagoz hartzea, alegia.

Edozein dela benetako erronka edo helburua, bada arau unibertsal bat, ezinbestekoa: helburuari esker lortuko dugun irabazi edo onura garunean sortzea; ikuskatzeaz edo irudimenean ikusteaz gain, pentsamenduaren indarraz sendotzea. Hau da, ametsaren lurraldea igaro eta abian jarriko ditugun ekintza aktiboak zehaztea. Horrekin batera, lagungarri da oso gure neuronak eta garuneko jarduera elektrokimikoa erronka horren aldeko pentsamenduekin sortzea.

Eman dezagun bizimodua lasaiago hartzea dugula urteko erronka: goizean lehenago esnatu eta altxatzea izan liteke gure jardueretako bat, edo bata eta bestea «egin behar dut» etengabeko auto-aginduetatik askatzea, eta benetan beharrezkoa ez den horri garrantzia kentzen hastea. Horrelakoetan, «lasai!, ez da hain garrantzitsua» edo antzeko pentsamenduak geure buruari maiz esateak erronka lagun moduan hartzea ahalbidetuko du, gainditu beharreko zailtasun baten moduan ikusi ordez. Zeure kasuan, zein hitz / pentsamendu entzun nahiko luke zeure buruak?
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.