Hamar urte bete dira herrialdeetako 'Hitza'-k sortu zirela

urtzi urkizu
2020ko azaroaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Atzo hamar urte bete ziren Nafarroako, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Ipar Euskal Herriko Hitza-k sortu zirela. BERRIA taldeak sortutako astekariak dira, eta ostiraletan argitaratzen dituzte: hamasei orrialdekoak dira Gipuzkoakoa eta Bizkaikoa, eta zortzikoak Nafarroakoa eta Ipar Euskal Herrikoa. Azken horrek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako aktualitatea lantzen du, bidenabar, Iparraldekohitza.eus atari digitalean. BERRIAko kazetariek egiten dute Hitza horien guztien koordinazioa.

Araban, ez da Hitza-rik:BERRIA Taldea Alea astekariaren sortzaileetako bat izan zen, Goiena taldearekin, GEU Gasteiz euskara elkartearekin eta Aiaraldea Komunikazio Leihoarekin batera. Bost urte bete zituen urtarrilean. Alea.eus da webgunea.

Eskualdeetakoak, 2001etik

Eskualdeetako Hitza-k, bestalde, 2001. urtean hasi ziren sortzen: hortaz, datorren urtean hogei urte beteko ditu aurrenekoak, Tolosaldeko Hitza-k (Gipuzkoa) —hasieran Tolosaldean Egunero zuen izena, baina 2003an hartu zuen Hitza izena; izan ere, Euskaldunon Egunkaria—ren itxieraren ostean, behin-behineko egunkari nazionalari Egunero izena jarri zioten—. Hitza.eus webgune orokorra dute eskualdeetakoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.