Hamabost eurora igan da Baionako bestetako sartzearen prezioa

Baionako bestetako sartzea hiru euroz emendatzearen alde bozkatu du Baionako herriko kontseiluak. Uztailaren 10etik 14ra izanen dira bestak.

Baionako bestetara sartzeko eskumuturrekoa, 2023ko uztailean. PATXI BELTZAIZ
Baionako bestetara sartzeko eskumuturrekoa, 2023ko uztailean. PATXI BELTZAIZ
Baiona
2024ko maiatzaren 31
14:11
Entzun

Parisen iraganen diren Olinpiar Jokoen eraginez —uztailaren 26tik abuztuaren 11ra eginen dituzte—, aurtengo Baionako bestak aitzinatu behar izan dituzte, eta, hala, uztailaren 10ean abiatuko dira, eta uztailaren 14an finitu. Dataz gain, beste aldaketa bat ere izanen da aurten, atzo arratsaldean Baionako herriko kontseiluak atzo bozkatutakoari jarraikiz: bestetako sartzearen prezioa emendatuko dute. Iaz, ostiraletik goiti bestetan parte hartu nahi zuenak hamabi euro ordaindu zuen eskumuturrekoa; aurten, berriz, hamabost euro pagatu beharko ditu. Baionarrek, bertan lan egiten dutenek eta 16 urte petik direnek kitorik eskuratzen ahalko dute.

Herriko etxeak 2018an ezarri zuen plantan eskumuturrekoaren egitasmoa, eta zortzi euro balio zituen orduan. Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezak adierazi du 2024ko bestak 4,2 milioi euro kostatuko direla, iaz baino 500.000 euro gehiago, bereziki segurtasun eta zaintza kostuengatik.

Bestalde, Baionako besten hasiera ekitaldia 17:00etara aitzinatu dute aurten —22:00etan hasi izan da orain arte—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.