Hamabi bat izurde azaldu dira Pasaiako badian

Arratsaldeko hiruretan hasi dira izurdeak Pasaiako badiako bokaletik sartzen; Lezo aldean daude orain.

Izurdeak Pasaiako badian. NAHIA ARRARAS
Izurdeak Pasaiako badian. NAHIA ARRARAS
nerea intxausti
2024ko uztailaren 11
16:00
Entzun

Arratsaldeko hirurak aldera, hamabi bat izurde azaldu dira Pasaiako portuko uretan. Badiaren erditik egin dute igerian. «Arrainen atzetik dabiltza», Nahia Arraras pasaitarrak kontatu duenez.

Bizilagunak jabetu dira animalia horiek itsasotik portura sartu direla, taldean. Batzuek argazkiak atera dituzte, besteek bideoak, eta ontzi txikia zuten batzuek erabaki dute itsasora ateratzea, izurdeak gertu-gertutik ikusteko. Animaliak, baina, beldurtu egin dira, eta Oiartzun ibaiaren ahorantz abiatu dira, Lezo eta Errenteria (Gipuzkoa) aldera.

Hona izurdeak ikus daitezkeen bideo bat:

Arratsaldeko seitarako gutxi falta zela, Pasaiako Udalaren aurrean zeuden berriro, eta hamar bat ontzi zituzten inguruan. Itsasoratu diren pasaitarrak animaliak bokale aldera zuzentzeko asmotan aritu dira. Azkenik, itsaso aldera bideratzea lortu dute, eta joan egin dira Pasaiako badiatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.