Gure Zirkuak irekiko du aurtengo txotx garaia

Astigarragako Alorrenea sagardotegian izango da hasiera ekitaldia, urtarrilaren 15ean.

Gure Zirkuko kideek irekiko dute aurtengo txotx denboraldia. SAGARDOAREN LURRALDEA
Gure Zirkuko kideek irekiko dute aurtengo txotx garaia. SAGARDOAREN LURRALDEA
ane insausti barandiaran
2025eko urtarrilaren 8a
09:00
Entzun

Usadioari jarraituz, sagarrondo bat landatu, kupeleko sagardoari lehen zurrutada eman, «Gure sagardo berria!» esan, eta jarraian hasi ohi da sagardotegi garaia. Aurtengoa ere ez da salbuespena izango: urtarrilaren 15ean hasiko da txotx garaia, eta Gure Zirkuko kideak izango dira hasiera ekitaldiko gonbidatuak, Astigarragako (Gipuzkoa) Alorrenea sagardotegian.

Aurretik, 12:00etan, aurtengo sagardoa nolakoa den azaltzeko prentsaurrekoa emango dute Erribera kulturgunean: uztaren ezaugarri nagusiak, sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren sektoreko gertaerarik garrantzitsuenak aletuko dituzte.

Ondoren, txalapartarien deiari jarraituz, sagar dantza egingo dute Alorrenea sagardotegian, eta Gure Zirkuko kideak sokadantzan parte hartzera gonbidatuko dituzte, sagardo berria dastatzeko. Upelak ofizialki irekita, gonbidatuek «Gure sagardo berria!» oihukatuko dute, eta hala hasiko da aurtengo txotx garaia. Ekitaldia biribiltzeko, ohiko sagardotegi menua dastatzeko aukera izango dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.