Osasuna. Aro berriak. Psikologia

Gure barnea eta gure kanpoa

2013ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Japonian, 2012an, Tokio Game Show azokan jostailu ikaragarri berriak aurkeztu zituzten: gure burmuinak naturalki funtzionatzeko erabiltzen dituen uhin elektromagnetikoak irakurtzen dituzten jostailuak, hain zuzen. Eta zertarako? Helikoptero bat mugitzeko urruneko kontrolik gabe, adibidez. Horrez gain, Neurosky enpresak zakur buztana edo animalia belarri parea jostailu gisa aurkeztu zituen. Hauxe zenhaien erakarmena: gureuhinak, eta beraz, gure emozioak irakurtzerakoan, txakurren antzera gure jostailuzkobuztana mugituko litzateke erlaxazioa, poztasuna, irria agertzean. Publizitateanpsikologia iragarpena: pertsona barnerakoientzat lagungarria izan ahal den jostailua, hain zuzen. Hau da hau! Jostailu hori ezagutzerakoan, ikusgarria iruditu zait psikologoa naizen aldetik. Erabilgarria, ez bakarrik jolasteko, baita hezkuntzan, terapian eta adin desberdinetan erabiltzeko ere. Baina berriz bigiratuta, beste ikuspegi batzuk sortu zaizkit: gure barneko sentsazioak, emozioak eta bizipen guztiak makina baten bidez itzultzea posible al da? Zorionez, zientziak oraindik ez du horrenbeste lortu, baina izaki bio-psiko-sozialak garenez gero, bide luzea izango du oraindik.

Gure barnea eta gure kanpoa ulertzeko daukagun tresnarik erabilgarriarena garuna da. Pentsamenduak, oroitzapenak, irudimenak, artea, sentipenak, eta abar kokatzen dira han. Munduarekin, gure ingurukoekin eta baita gure nortasuna eta norberarekin komunikatzeko tresna ere bada garuna. Bi hemisferio simetrikoz osaturik dago; eskuinekoa eta ezkerrekoa, eta erdian zubi antzeko egitura txikiago bat du, euren lotune dena: gorputz kailukara.

Garunaren eskuineko hemisferioa intuitiboa da oro har. Sintetikoa, eta informazioa automatikoki harrapatzen du, orokortasunean. Ez du logika erabiltzen eta irudikapenen bidez dihardu. Hemisferio horren lan tresnak ez dira hitzak, sentimenek bildutako informazioa baizik: irudi bat, usain bat, hitz bat, doinu bat, kolore bat…

Garunaren ezker hemisferioaren espezializazioa hitzetan eta hizkuntzan datza. Borondatezko erabilpena du, hau da, gogozko ahalegin bat behar du lanean hasteko. Analitikoa da, eta informazioa zatikatu egiten du, segiden moduan erabiltzeko. Gure logika, ordena eta gizakien arrazoia.

Hemisferio bakoitzak lan espezializatua dauka, baina, era berean, bien lanakosagarriak dira. Psikologian dakigunez, gure emozioaketa gure barneak ezagutzea, ulertzea, lasaitzea etabideratzea ez da hain gauza erraza. Bizitzako prozesua da, orekarieta osasun mentalari oso lotuta dagoena. Eta gure hemisferioak ez ezik, gure esperientzia, adi egotekogaitasuna, hezkuntza, elkarlana eta abar ere behar izango ditugu pertsona moduan garatzeko.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.