«Zergatik praktikatzen dugu sexua gazteleraz? Nork daki euskaraz iraintzen? Eguneroko bizitzan zergatik jotzen dugu horrenbeste erdarara?», halako galderei erantzungo die Oihan Vega aktoreak gaur Beran (Nafarroa).
Bakarrik egongo da Vega oholtzan. Hark egin du gidoia, eta hark antzezten du.
Euskararen erabileraren inguruko «hausnarketa gordina» egitea da ikuskizunaren helburua. Umorea, ironia, eta, batzuetan, baita sarkasmoa ere erabiltzen ditu Vegak. Musikaz, kantuez eta zinemaz hornitzen du ikuskizuna.
Kepa Errasti Euskal Telebistako gidoilaria eta aktoreak hainbat esketx umoretsu zuzendu dizkio Vegari ikuskizun horretarako. Telebistako filmak erabiltzen ditu, euskal zinemaren azterketa ironikoa egiteko. «Nork ikusten du zinema euskaraz? Zein garrantzia ematen zaio euskarari telebistan eta komunikabideetan oro har?», galdetuko die Vegak ikusleei. Izan ere, ikuskizunean ikusleek parte hartzea nahi du aktoreak.
Musikaren bidez ere hausnarketa egiten du: «Zer da euskal kultura? Zergatik euskaratzen ditugu erdarazko kantuak?», galdetzen die ikusleei, gitarra eskuan hartuta.
ANTZERKIA
Noiz. Gaur, ostirala, 22:00etan.
Non. Ikuiluan, Beran (Nafarroa).
Guk sexua zergatik erdaraz?
'Euskeraren espektakulue' bakarrizketa saioa taularatuko du Oihan Vega aktoreak Beran
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu