Komunikazioa
'Guaixe' eta Beleixe laguntzeko kanpaina
Nafarroako euskarazko bi hedabideen txartela egitera animatzeko, umorea erabiltzea erabaki dute
Garai txarretan, askotan irribarre batekin aurrera egitea hobea izaten da. Hala, Sakanako Guaixe aldizkariak eta Beleixe irratiak umorea erabili dute laguntzaile txartela egiteko eskatzeko. «K.0. 2012. urtean gaude. Erdarazko komunikabideek Nabarra osoa hartuta daukate... Osoa? Ez! Euskaldun menderakaitz batzuen herriek oraindik ere burua makurtu gabe eusten diote haien hizkuntza zaharrari», diote kanpaina horretan. «Ipar mendebaldean, Sakanan, larri daude Gauixerix eta Beleixix. Etsaiek denetariko estrategiak erabili dituzte euskal komunikabideak mendean hartzeko. Baina druidak asmakizun miragarria izan du Guaixerix eta Beleixix babesteko: Beleixeguaixe txartela».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu