Gozategik etxean jokatuko du

Abuztuko bira amaitzen ari da Orioko musika taldea, eta emanaldi berezia antolatu dute gaurko

Gozategi taldeak Ataunen joko du bihar; larunbatean, Alonsotegin, eta igandean, Zestoan. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2013ko abuztuaren 29a
00:00
Entzun
Ostegunean Donostiako estropadetarako sailkatzeko proba egingo dute, eta hori dela eta, kontzertu berezia emango du Orion (Gipuzkoa) Gozategi taldeak. Donostiako estropadetako abestian parte hartu dute, eta abuztuko bira amaitzen ari dira.

Orioko kanpinean uda honetan zabaldu duten Boga-Boga tabernan emango dute kontzertua, 22:00etan, «estropadetatik bueltan ikusleei lasai iristeko denbora emate aldera», taldeak berak adierazi duenez.

Oriotarrak izanda, lotura berezia du taldeak arraunaren munduarekin. Asier Gozategik ahotsa jarri dio Donostiako estropadetako abestiari. Kantua Lauroba taldeak egin du, eta, besteak beste, Xabi Solanok (Esne Beltza) eta Leire Martinezek (La Oreja de Van Gogh) grabatu dute.

Orioko emanaldira heltzen ez denak beste hiru aukera izango ditu datozen egunetan hirukotea ikusteko. Ostiralean, Ataunen (Gipuzkoa) joko dute, eta, hurrengo egunean, Alonsotegin (Bizkaia).

Igandean, kontzertu berezia emango dute Zestoan (Gipuzkoa) Asier Gozategik, Iñigo Goikoetxeak eta Imanol Goikoetxeak, Garikoitz Mendizabalek zuzendutako txistulariekin. Udazkenean 1992-2012 All Stars bilduma argitaratu zuen taldeak, 20. urteurrenean.

GOZATEGI

Noiz. Gaur, 22:00etan.

Non. Kanpineko Boga-Boga tabernan, Orion (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.