Begiz hartutako festa. Josu Santesteban

Goitik beherako jai kolpea

JOSU SANTESTEBAN JOSU SANTESTEBEN / BESTEAK.
2012ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
. Josu Santestebanek ondo gogoan du unea. Duela bi urteko txupinazoan iturritik botatzen diren «zoro horien» irudiak hartu ostean, kalean behera zihoala bizpahiru ur balde bota zizkioten gainera, «bete-betean». Jendearekin estropezu ez egiteko, kamera begien parean zeraman, eta une hartan sakatu zion botoiari. «Alde batetik, halako lasaitasun bat ageri dute, baina, era berean, festaren erdian daude. Freskotasuna du irudiak. Zuri-gorria ere agertzen da; mutikoak txapela du. Hainbat garaitako lotura bat». Hamabi urtetik gorako esperientzia duen argazkilaria blai geratuagatik, merezi izan du emaitzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.