'Goenkale' antzezlana da orain

Telesailaren 18. urtea ospatzeko, antzokirako bertsioa egin dute, eta gaur antzeztuko dute Tolosan

Iraganeko eta gaurko pertsonaiak bilduko ditu Goenkale (Markesaren erretratua) lanak. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2012ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Ezinezkoa da 18 urte antzezlan batean laburbiltzea, baina Goenkale telesaila adin nagusiko bihurtu dela ospatzeko moduren bat topatu nahi zuten, eta, nolabait ere, telebistako sugetzarraren giroa eta espiritua antzerkian sortuko duen lan bat taularatzea erabaki dute. Tolosan (Gipuzkoa) ikusiko da emaitza gaur, Glu-Glu konpainiak ekoitzita eta iraganeko zein gaurko Goenkale-ko hainbat aktoreren eskutik.

«Euskal telebistan marka guztiak hautsi dituen telesaila antzezlan bakarrean txertatzea egitasmo zirraragarria da», adierazi dute sortzaileek. «Jakin badakigu, gainera, ikusle andana joango dela antzokietara, adin eta molde ezberdinetakoak, eta ezin diegu huts egin».

Goenkale (Markesaren erretratua) da antzezlanaren izenburu osoa. Telesailaren ohiko osagaiekin prestatu dute: intriga, maitasun istorioak... eta umore pixka bat gaineratu diotela adierazi dute. Ustekabe bat egongo dela iragarri dute: «Goenkale-ko hastapeneko pertsonaien inguruan orain arte ezkutuan egon den datu bat argituko dugu».

Xabier Perurena, Ylenia Baglietto, Felix Arkarazo, Maria Cruickshank, Yannick Vergara, eta Carlos Nguema aktoreak arituko dira, Jokin Oregiren zuzendaritzapean.

'GOENKALE'

Noiz. Gaur, 20:30ean.

Non. Leidor antzokian(Tolosa, Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.