Gerizpean
Gizona eta emakumeak aurrez aurre, gaur, segan
ANOETA. Azkeneko 50 urteetan ikusi ez den desafioa jokatuko da gaur Anoetako ikastolaren (Gipuzkoa) ondoko belardian. Irati Astondoa zeanuriarrak eta Jokin Garmendia anoetarrak segan neurtuko dituzte indarrak. Baldintza beretan ariko dira: orduerdian belar gehien ebakitzen duenak irabaziko du. 22 urte ditu Astondoak; 68, berriz, Garmendiak. 600 euro daude jokoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu