Gizarte kritika eta omenaldia

Keixeta artistak erakusketa du Deban: eskulturak, margoak eta tamaina handiko oihalak

Basilikako arkitekturarekin bat egiten dute Keixetaren lanek. KEIXETA.
Erredakzioa
2013ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
Lau erakusketa batean. Txiki Agirre artistak elkarrengandik independente diren lau lan multzo ditu ikusgai Debako (Gipuzkoa) Santa Maria basilikako klaustroan. Abuztu osoan egongo da Barneratzeko guneak erakusketa.

Lehen gunea Pablo Sorozabal konposatzaileari omenaldia egiteko erabili du Keixetak. Eskultura erabili du horretarako: buztin zuriz eta burdin beltzez eginiko 10 pieza aukeratu ditu horretarako, Txistuak eta bestelako haize txresnak irudikatu ditu. Tartean da Sorozabalen Gernika hileta martxan oinarrituriko lan handia (3x1,5).

Hondakinen inguruko gizarte kritika egiten du artistak bigarren gunean: Gazta zati bat dokumentalerako (Jon Maia, 2012) Keixetak hainbat gazta motarekin eginiko munduko bolaren usteltze-prozesua agertzen da, argazkien bidez. Jon Maiaren hainbat bertsok laguntzen dituzte irudiok.

Hirugarren gunean 180x150 zentimetroko koadroak jarri ditu keixetak. Klaustro horretako leihoetan oinarritu zen lanok egiteko. Margo handiak —3x2 metrokoak— laugarren gunean jarri ditu artistak. Azken hilabeteotan egin ditu, Artelekuk utzitako tailerrean.

BARNERATZEKO GUNEAK

Noiz. Asteartetik larunbatera, 11:00-13:00 eta 16:30-19:00; igande eta jaiegunetan, 17:00-20:00. Igandera arte.

Non. Debako (Gipuzkoa) Santa Mariaren basilikan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.