Gizarte kohesiorako eztabaida

Herritartasun inklusiboaren aldeko jardunaldiak egingo dituzte bihar, Donostian

Ander Rodriguez Gizarte Politikarako diputatua arituko da bihar. BERRIA.
Erredakzioa
2013ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Herritartasuna indartu eta gizabanakoaren zein gizarte osoaren garapena berma dezakeen eredu bat nola sortu gaurko egoera sozioekonomikoarekin? Galdera horri erantzuna ematen saiatuko dira bihar Donostian, Herritartasun inklusibo baten aldeko ikusmolde eta baliabide berriak jardunaldietan.

Gizarte kohesionatu bat lortzeko proiektuaren ardatza da inklusio politika, eta horren helburua da gizarteko talderik gera ez dadin bazterturik eta behar bezalako ongizate mailarik gabe. Gaurko egoera zailari aurre egiten lagunduko duten estrategiakidentifikatu nahi dituzte.

Dokumentazioa jasotzeko epea 10:00etan zabalduko dute, eta jardunaldiak aurkezteko ekitaldia 10:30ean egingo dute. Igone Virto Sartu erakundeko presidentea mintzatuko da. Ondoren, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko ordezkari bat, Ander Rodriguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatua eta Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatea. 11:00etan, Herritartasun inklusiboa, krisi-garaian gizarte-politikak martxan jartzeko ardatz hitzaldia emango du Julio Alguacil Gomez irakasleak. Solasaldiaren ondoren, 12:15ean, Marta Senz eta Vanesa Salgueiro Zabaltzen-Sartu elkarteko kideak arituko dira.

JARDUNALDIA

Noiz. Bihar, 10:00etatik 13:30era, Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian. Informazioa: 943-47 24 26.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.