Gerizpean. Udari jarriak

2011ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Irakasle ez direnak
Bihar berriro lanera,
Ikasleak Irlandara
Hobetzeko ingelera
Ni hemen geldituko naiz
Festa batetik bestera
Udan errealitatea
Nire ustetan hauxe da:
Irla guztitako altxor
Handiena da norbera
Aberatsak nahiz palmeren
Bila joan Karibera
Urrun ez da joan behar
Heltzeko disfrutatzera
Batzuetan nahikoa da
Txokolatezko palmera!


Doinua: 'Habanera'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.