Gerizpean. Udari jarriak

Beñat Gaztelumendi.
2011ko irailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Egunsentiak gauari
Azken tantak lohitzean
Peto horiak iristen
Dira lan zikoitzen
Zail da etxera joaten
Ametsera ohitzean
Kaleak begi gorritu
Logaletuz soiltzean
Gau bat ezkutatu arren
Poltsa beltz bakoitzean
Berriro hemen egongo
Dira bihar goizean


Doinua: 'Gai honek badu mamia'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.