Ezarian. Zientzia

Genetikari buruz ariko da gaur Ana Zubiaga

Galdutako espezieak berreskuratu ote daitezkeen azalduko du EHUko Genetika katedradunak

Erredakzioa
2013ko azaroaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean urteroko Alberto Magno ekitaldia egingo dute gaur. Aurten, Ana Zubiaga EHUko Genetika katedradunari dagokio hitzaldia ematea. Hain zuzen ere, Ingenios genéticos para un nuevo Parque Jurásico (Genetika asmakuntza burutsuak Parke Jurasiko berri baterako) du izenburu bere hitzaldiak, eta 18:00etan hasiko da, Areto Nagusian.

Sona handiko film horren hariari tiraka, genetikaren alorrean azken urteotan izan diren aurrerapen txundigarri batzuk aipatuko ditu Zubiagak. Praktika klinikoetan eta auziko analisietan aurrerapen horiek zer aplikazio izan ditzaketen azalduko du. Bai eta, dinosauroak bezala, galdu egin diren beste espezie batzuk berreskuratzeko balio ote duten adierazi ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.