EITBko irratiek Hego Euskal Herrian 485.000 entzule dituztela ondorioztatu du CIESen azken galdeketak. Gaur argitaratu dituzte ikerketaren emaitzak, eta irrati guztiek hobetu dituzte aurreko neurketakoak.
Nabarmentzekoa da, beste behin ere, Gaztea irratiaren emaitza. Musika irratietan gehien entzuten den irratia da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Ikerketaren arabera, 135.000 entzule izan ditu, Los 40 principales irratiak baino 29.000 gehiago. Estudio General de Medios ikerketak 117.000 entzule eman zizkion abenduaren hasieran Gazteari, iazko galdeketan baino 31.000 gehiago. Bi galdeketek metodologia ezberdina erabiltzen dute, baina, zenbaki absolutuez harago, biek erakutsi dute irratiok entzuleak irabazten segitzen dutela.
Euskadi Irratiak 117.000 entzule izan ditu, CIESen arabera, astelehenetik ostiralera. Datuon arabera, Gipuzkoan gehien entzuten den irratia da. EMGk 108.000 eman zizkion hilaren hasieran, iaz baino 7.000 gehiago.
EITB Musika irratiak ere nabarmen egin du gora: 34.000 entzule dituela adierazi du CIESen azken galdeketak. Gaztelaniazko Radio Euskadik 175.000 entzule izan ditu astelehenetik ostiralera, eta Radio Vitoriak, 24.000 tarte berean.
Gaztea da gehien entzuten den musika irratia, azken CIESen arabera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu