Gaztak erakarritakoak

Bisita bereziak eta dastaketak egiten dituzte egunero Idiazabalen, herriko hainbat gaztandegitan, udako eskaintza turistikoaren barruan

2019ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Gaztari lotutako udako eskaintza turistikoa prestatu dute Idiazabalen (Gipuzkoa), eta uda osoan, bisitak eta dastaketak egiteko aukera izango da herriko zenbait gaztandegi, interpretazio gune eta jatetxetan.

Abuztuko igande guztietan, bisita gidatuak egiteko aukera izaten da J. Aranburu gaztandegian (Idiazabal). 11:30etik 13:30era bitartean egiten dituzte, eta, lekua bera erakusteaz gain, Idiazabalgo gaztaren ekoizpen prozesua ere azaltzen dute.

Bisita horiez gain, Gaztainaditxulo gaztandegian ere bisitak egiten dituzte udako larunbat guztietan, eta han izaten da Ander barandiaran artzaina, bere lanaren nondik norakoak azaltzeko. Artaldea erakutsi eta haren zaintza eta elikadura nolakoa den kontatzen du, besteak beste. Udako gainontzeko egun guztietan, herriko beste zenbait gaztandegitara antolatzen dituzte bisitak; goizez eta arratsaldez, egunero egiten dituzte hiru bisita saio.

Bisitariek egun oso bat herrian bertan egiteko aukera izan dezaten, pakete berezia prestatu dute bigarren urtez. Interpretazio zentroan eta gaztandegi batean bisita gidatua egin eta herriko jatetxe batean otordu batez gozatzeko aukera ematen dute pakete horrekin, eta igerilekurako sarrera ere banatzen dute.

Bertako gazta

Mundu zabalean ezagun egin da urteen joanean Idiazabalgo gazta, eta tokian tokiko gaztazale askok badute euskal produktuaren berri. Idiazabal herriak eman zion izena gaztari, baina Euskal Herri osoko leku askotan egiten da. Bertako ardi latxaren eta Karrantzako ardien esnearekin egindakoa izaten da; hori du baldintza garrantzitsuena.

J. Aranburu gaztandegira bisita

Igandero, 11:30etik 13:00etara, Idiazabalen (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.