MUSIKA. Pablo Sorozabal euskal konpositorea sortu zela 125 urte beteko dira aurten, eta bere sorterrian omenduko du Donostiako 83. Musika Hamabostaldiak. Programazioan haren hainbat obra jaso dituzte, baina kontzertu nagusia gaur izango da, Kursaalean, 20:00etan hasita: La tabernera del puerto (Portuko tabernaria) haren zarzuela ezaguna emango dute, kontzertu bertsioan. Nazioartean ibilbide esanguratsua egiten ari diren bi euskal abeslari liriko izango ditu buru emanaldiak: Miren Urbieta-Vega sopranoa eta Andeka Gorrotxategi tenorra. Beste hainbat abeslarik, Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Landarbaso abesbatzak lagunduta arituko dira biak.
Halaber, Damian Martinez biolontxelo jotzaileak eta Marta Moll pianistak osatutako Duo Cassado bikoteak kontzertua emango du gaur Zumaiako San Pedro elizan (Gipuzkoa), 20:00etan, jaialdiaren Musika Aitzaki zikloan.
Gaur 'La tabernera del puerto' emango dute Kursaalean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu