Kasu bitxia da pasiegoena. Ez da ezagutzen haien jatorria. Juduak direla diote batzuek, arabiarrak besteek, edo errekonkista garaian Kantabria eta Burgosko mendietan bizitzen jarritako suitzar talde bat. Edonola ere, orografia zailean egokitu eta bakarturik, gaurdaino iritsi dira. Kantabriako San Roque de Rio Miera, Vega de Pas eta San Pedro del Romeraleko herribilduetan bizi dira, baita Burgosko Espinosa de los Monteroseko Salcedillo eta Lunada inguruetan ere. Eremu horietan 2008. eta 2010. urteen artean ateratako argazkiekin, Iñaki Izquierdok Pasiegos siglo XXI erakusketa osatu du. Elgoibarko kultur etxean ikus daitezke argazkiak, azaroaren 9a bitartean.
XVI. mendean sortu zen pasiegoen bizimodua. Larren ustiapen intentsiboari ekin zioten, eta pasaian eragin zuten, larre harresidun eta itxura bereko txabolekin. Gaurdaino bakarturik egon dira, eta ez dute utzi, makineria iritsita ere. Hartara, duela zenbait mendetako bitartekoekin jarraitzen dute lanean.
Izquierdoren argazkilaritza zuzena da, dokumentala. 1998an Bizkaiko meatzeetako jarduna berreraiki zuen, eta 2006an, Sestaoko aro post-industriala.
'PASIEGOS SIGLO XXI' ERAKUSKETA
Non. Elgoibarko kultur etxean (Gipuzkoa).
Noiz. Azaroaren 9ra arte zabalik. Astelehenetik ostiralera, 18:30-20:30.
Gaur egungo pasiegoak
Iñaki Izquierdo Muxika argazkilariak Burgos eta Kantabriako mendietan ateratako argazkiak ikus daitezke Elgoibarren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu