Aurtengo Gasteizko festetan, bisitarien kopuruak nabarmenki egin du gora. Hala esan du Idoia Garmendia Gasteizko alkateordeak jaien balorazioa egitean. Ikusle gehien bildu duenekitaldia Zeledonen jaitsiera izan da; 80.000 lagun elkartu ziren jaiei hasiera emateko. Foruen plazan, 44.000 mila lagun elkartu dira, eta ekitaldirik jendetsuenak Gatibu eta Paloma San Basilioren kontzertuak izan dira; 10.500 lagun elkartu ziren bakoitzean.
Kultur ekitaldiekin jarraituz, Printzipal antzokia %80 bete da jaietan antolaturiko ekitaldietan. Kalean egindako zenbait ekintzek ere parte hartze handia izan dute. Besteak beste, Prado kalean umeentzako abentura guneak jendetza bildu du; guztira, 35.000 haur eta gazte pasatu dira bertatik. Bestalde, zezenketek beherakada nabarmena izan dute.Abuztuaren 7an bildu zenikusle gehien; 3.232 sarrera saldu ziren.
Oro har, aurtengo jaien balorazio «ona» egin du Garmendia alkateordeak. Aurtengo Andre Maria Zuriaren jaietan «lasaitasuna eta segurtasuna» nabarmentzekoa dela dio. Alde txarren artean, diru zorro eta telefonoen lapurretak izan dira jazoera ohikoenak. Guztira, 495 salaketa jaso ditu Ertzaintzak. Hala ere, nabarmen jaitsi dira lapurretak joan den urtetik.
Gerizpean
Gasteizko jaietan, kultura ekitaldiek gora egin dute, eta zezenketek, behera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu